Burdinazko bizitzak, gorritxoak kontakizunak duela zenbait belaunaldi burdina-meategietan haurrak nola bizi ziren denok ohar gaitezen, bai gazte zein nagusiagook, bidea ematen du. Erraza da emakume eta gizon haiek oso aukera gutxi izan zutela eta haien lan, jardun eta borroka gaur egun daukaguna lortzeko oinarria izan zirela konturatzea. Protagonistetako baten historia pertsonen eskubideen alde hainbeste borrokatu zen Dolores Ibarruri, «Pasionaria»ren haurtzaroan oinarrituta dago. Nola aldatu den bizimodua! Hori esan ohi dute gu baino zaharxeagoak eta eskarmentu handikoak direnek. Ez dute arrazoirik falta: ongizate handiagoa, elikadura hobea, hezkuntza jasotzeko aukera, osasun arreta… Liburu hau zein zorte ona daukagun ohar gaitezen eta pertsonak gero eta zokoratuago uzten dituen gaur egungo bizi ereduaz hausnar dezagun lagungarria izango dela espero dut.
Категория: детская познавательная и развивающая литература
ISBN: 9788417634728
Правообладатель: Bookwire
Легальная стоимость: 799.06 руб.
Ограничение по возрасту: 0+
Комментарии ():